XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidian lau altare euzen: bi Kale Zaharrian, bata Ortizenaren etxe parian eta bestia botika aurrian, hirugarrena Enparantzako arkupeien parian, gaur egun Oñati tabernia dauen lekuan, eta azkena Iturritxon, Urrutxu etxiaren aurrekaldian.

Altare bakoitzian prozoziñua geldittu egitten zan eta parrokuak, ekisantua altarian itxitta, Sakramentu Santua adoratu eta errezuak egiñ ondoren bedeinkaziñua emuten eben.

Dantzarixak berriz, belaunikaitterakuan bost aldiz adoraitten ebeiñ Sakramentu Santua, bata Parrokixatik urten alaz eta beste laurak horretarako ipinitta euzen altarietan.

Eta beste hainbeste aldittan San Migelek bere erreberentziko bueltia emuterakuan; lau altarietan eta Enparantza erdixan prozoziñua amaittu aurtxuan, bera izanik azkenengo adoraziño hau egitten eben bakarra.

Izan be, prozoziñuaren oiñarrizko zentzua Oñatiko herri guztiak, bere patroi San Migel Goi Aingeruan ordezkatuta, Sakramentu Santua adoraittia eta goraipaketia da.

Akabera dotoriaua lortu guran sartutako lehenengo aldaketa garrantzitsua hirugarren altaria Udaletxe aurrera eruatia izan zan, ze honek prozoziño danaren geldiaraztea zekarren.

Enparantzara aillagatutakuan imajiñak eta Kofradixetako partaidiak egaletan geldittuko dira.

Eta erdixan, parrokuak bedeinkaziñua emun ondoren eta dantzarixak Banakua eskaiñi, San Migelek egitten dauen azken erreberentzia prozoziño guztiko gorengo momentua bihurketan da zalantza barik.

Hirurogeigarren hamarkadaren hasieran Meza Nagusixa ordu bete atzeraketiak ekarri eben bigarrena.

Hamarretatik hamaiketara pasatu zanian, prozoziñua akabo orduko aukera aukeran luzetxo joten ebela, eta moztea erabaki zan.